Antxo Areto Futbolak B taldea izango du datorren denboraldian
Antxo AF Elkarteak bigarren taldea izango du datorren urtean, Gipuzkoako 3. mailan. Oraindik "fitxa libreak" dituztela adierazi dute, eta kide berriak batzeko deia luzatu dute.
Artxibo irudia. Antxo Areto Futbola lehen taldeko kideak. Antxo Areto Futbol Elkarteak Facebook bitartez iragarri duenez, datorren denboraldian B talde berria izango dute Gipuzkoako 3. mailan. AF Antxo B taldeak 14 kide ditu oraingoz, 17 eta 24 urte bitartekoak. Fitxa berri bat egiteko aukera dago oraindik, eta nahi duen oro batzera animatu dute.
COVID-19aren ondorioz, lehen taldea 2. B mailara igotzeko jokatzen ari zen, aurretik zortzi jardunaldi zituztela. Sailkapenean hirugarren postuan gelditu ziren (lehen postutik 3 puntura eta bigarrenetik puntu bakarrera). Antxoko bigarren taldeak beteranoenen pausoak jarraitzeko asmoz ekingo dio lehiari.
