Ezohiko udalbatzarrean jorratutako gaiak aurrera, aho batez
Gaur goizean Pasaiako Udaletxean egin den udalbatzarrean, aldez aurretik proposatutako hainbat neurri onartu dira. Galde-eskeetarako tartean, Donibaneko segurtasun egoera eta Pasai Antxoko tren geltokiaren lanak zein "ez-jaiak" ere jorratu dira.
Gaur goizean Arizabalo Jauregian egin den ezohiko udalbatzarrean aho batez onespena eman zaio hainbat neurriri:
- Adinberri: Pasaiako Hiri Antolaketako Arauak aldatzeko eskaerari.
- Pasaiako Udalaren Zaharren Egoitza Fundazio Publikoa desegiteko hasierako onarpenari.
- Pasaiako Udal Kirol Patronatua erakunde autonomoa desegiteko hasierako onarpenari.
- Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa, Herritarren Arreta Zerbitzuko lanpostuak sortu eta horiek behin betiko betetzeko proposamenari.
- 2019. ekitaldiko Udalaren eta bere Erakunde Autonomoen Kontu Orokorraren behin betiko onarpenari.
Galde-eskeei eskaini zien amaierako tartean, beste hainbat gai ere mahaigaineratu dira, besteak beste:
- EH Bilduren proposamena Donibanen emergentziazko neurriak hartzeko, asteburuetan espazio publikoetan dagoen okupazio handia dela eta.
- Antxoko Tren Geltoki Berriaren Plataformaren proiektuak itxoin beharko duela aditzera eman du Izaskun Gomez alkateak.
Antxotarrei zorionak, “ez-jaietan” izandako jarreragatik
Izaskun Gomezek bilera itxi nahi izan du Pasai Antxoko ostalariak zorionduz, “Ez-San Ferminetan tabernak inoiz baino puntualago itxi izanagatik”, eta neurriak zehatz mehatz jarraitu izanagatik. Antxotarrei ere eman nahi izan dizkie eskerrak izandako jarrera “eredugarri eta arduratsuagatik”, bizi dugun larritasun egoera honetan. Hala, etortzear diren Pasaiako “ez-jaietan” pauso berberak jarraitzeko iradokizuna igorri du.