Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Humanitate Digitalen Ikerketa Gunea hartuko du Torrekuak

Hitzarmena sinatu dute gaur goizean Errenteriako Udalak eta UEU Udako Euskal Unibertsitateak, Humanitate Digitalen Ikerketa Gunea sortzeko.

Hitzarmena sinatzeko agerraldia gaur Torrekuan. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/07/15

Hitzarmena sinatu dute gaur goizean Errenteriako Udalak eta UEU Udako Euskal Unibertsitateak, Humanitate Digitalen Ikerketa Gunea sortzeko. Horrenbestez, UEUk arlo horretan duen esperientzia herrira ekarriko da hitzarmenaren bidez, eta Torrekuari bultzada berria emango dio erreferentzia bihurtzeko teknologia berriei dagokionez. Bertan, dagoeneko, gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira informazioaren eta Komunikazioen Teknologiarekin (IKT) zerikusia duten proiektuak: sei proiektu daude uneotan Torrekuan, eta hogei lagun ari dira horietan lanean.

Halako inbertsioak egitea udalarentzat garrantzitsua dela esan du Aizpea Otaegi alkateak, ” orain are gehiago, izan ere, uste dugu esploratzeko ibilbide zabala duen sektore batentzat aukerak irekitzen dituela”. Udalak 20.000 euroko ekarpena egingo dio proiektuari.

Torrekuan kokatuko den gune horretan, prestakuntza, informazio eta lankidetza ekintzak egingo dituzte sektoreko beste proiektu eta enpresa batzuekin, haien esperientziak ezagutu eta partekatzeko, eta sinergiak eta aliantzak sortzeko unibertsitatearen, udalaren eta beste enpresa teknologiko batzuen artean.

Datozen asteotan Humanitate Digitaletan erreferentea den UEUko Xabier Landabidea ikertzailea Torrekuan lanean hasiko da eta bertatik garatuko ditu ikerketa lanak, sektoreko beste enpresekin eta unibertsitatearekin harremanetan. Gainera, datozen  hilabeteetan gunean egingo diren Humanitate Digitalen proiektuen artean, kongresu bat egitea, egindako ikerketa lanak argitaratzea, eta sektoreko erreferentziazko langileen hainbat prestakuntza hitzaldi daude.

Akordioaren garrantzia

Gunearen koordinatzailea den Xabier Landabideak eta UEUko zuzendari Kepa Sarasolak, akordioaren garrantzia nabarmendu dute. Landabidearen hitzetan, modako terminoa bihurtu dira humanitate digitalak unibertsitatean, “gure bizitzak zeharo digitalizatu dira, baina gero eta kontzienteago gara garapen teknologikoak bere horretan ez dakartzala jendeak behar dituen eraldaketak. Teknologia eta gizartearen arteko harremanak esploratu, problematizatu eta balioan jartzen dituzte humanitate digitalek, galdera zaharrei erantzun berriak eta erantzun zaharrei galdera berriak egitea proposatuz”.

UEUn auzolanean sinisten dutela eta gaurko hitzarmena sinatzea horren beste adibide bat dela esan du Sarasolak, “Torrekua, gainera, Humanitate Digitalak garatzeko toki erreferentziala bihurtu nahi da”.

TEKSeko kide den Maitena Urretabizkaiak bere aldetik, proiektu honek ikerketa eta pentsamendua emango diela proiektu eta elkarlanei esan du, eta TEKSek ere teknologia eta ekonomia libre eta eraldatzailearen ikuspuntua emango diola iniziatibari, “hori interesgarria da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.