Lezoko Kale Nagusia, ostiraletik astelehenera moztuta
Trafikorako itxiko dute. Oinezkoentzako pasabidea egingo dutela iragarri du Lezoko Udalak, irisgarritasun neurriak aintzat hartuz.
Lezoko Kale Nagusiko 32-34 zenbakietako etxebizitzaren berreraikitze lanak hasiko dira. Horregatik, udalak jakinarazi du ostiraleko 14:00etatik (hilak 17) asteleheneko 08:00ak arte (hilak 20) trafikoarentzat itxita egongo dela kale hori, beharrezkoak diren lanak egite aldera. Oinezkoei pasabidea egingo diete, irisgarritasun neurriak aintzat hartuz.
Lan horien ondorioz Kale Nagusiko lurzoruan hormigoia bota behar dute, eremu horretako lurzorua langileen makinetatik babesteko. Behin lanak bukatzen direnean, hormigoizko geruza kenduko dute.