Lezon eta Pasaian COVID-19agatik infektatu berri bana
Lezon eta Pasaian COVID-19agatik infektatu berri bana azken orduetan, Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez. Lezon bi dira aste honetan gaixotu direnak.
Azken egunetan gora egiten ari da koronabirusagatik infektatuen kopurua Oarsoaldean. Lezon, hilaren 12ko Osasun Sailaren txostenaren arabera, infektatu berri bat izan zen. Bada atzoko datuetan oinarrituz, Lezon beste berri bat izan da, baita Pasaian ere (Antxoko osasun eremukoa da).
Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostena jaisteko, joan ondoko estekara: Koronabirusaren gaineko eraginaren Osasun Sailaren txostena, 2020ko uztailaren 15ekoa.
Orotara, COVID-19agatik gaixotu direnen kopuru metatua honakoa da Oarsoaldeko herrietan, birusaren eraginaren datuak daudenetik:
- Errenteria-Orereta: 129.
- Pasaia: 62.
- Oiartzun: 29.
- Lezo: 25.