Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

200 establezimenduk egin dute bat Bizi Errenteriaren bonu kanpainarekin

Abian da Errenteriako Udalak Bizi Errenteria programaren barruan antolatu duen erosketa bonuen kanpaina.

Gaur aurkeztu dute bonu kanpaina Xabier Olaskoaga plazan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/07/16

Abian da Errenteriako Udalak Bizi Errenteria programaren barruan antolatu duen erosketa bonuen kanpaina. Helburua, tokiko saltokiak dinamizatzea, bizitza ematea eta herritarrak, bertara eramatea behar dituzten horiek erostea. Finean, herriko ekonomia eta bizitza indartzea da tokiko establezimenduak indartzea.

Bertako erosketa horiek sustatzeko, bezeroentzat hobari diren bonuak helarazi ditu udalak errenteriar guztien etxeetara azken asteotan. Kanpainarekin bat egin duten establezimenduak, berriz, 200dik gora dira. Horietako bateren batean 30 eurotik gorako erosketa egiterakoan, 10 euroko bonua trukatu ahalko du bezeroak, eta kopuru horretako hobaria jaso beraz.  Herritarren ordaintzen ez duten kopuru hori, udalak ordainduko dio establezimenduari.

Bonuen onuradunak bi motatakoak dira: etxebizitza berean bizi diren bizikidetza unitateak, batetik; eta 18-35 urte arteko gazteak bestetik. Bizikidetza unitate bakoitzari bi bonu bidali dizkio udalak, eta beste bi gazte bakoitzari. Gazteengan bereziki eragin nahi du udalak, izan ere, beraiek dira online erosketa gehien egiten dituztenak, bonuak berariaz beraiei bidalita, herrian kontsumitzeko ohitura sustatu nahi du haien artean.

Kanpainarekin bat egin duten establezimenduen zerrenda hemen kontsulta daiteke; halaber, establezimendu horietako bakoitzak atxikitako lokal gisa bereizten dituen Errenteria markaren biniloa jasoko dute.

Bonuen erabilera

Familia unitateek, 10 euroko hobaria duten bi bonu jaso dituzte. Atxikitako komertzioetan egindako 30 eurotik gorako erosketarengatik, 10 euroko hobaria jasoko du bezeroak; bonuak bateragarriak dira. Bonuen gaineko edozein zalantza argitzeko 010 edo 943 449 600 telefono zenbakietara dei daiteke.

Bizi Errenteria programaren bidez, herriko merkataritza, ostalaritza eta askotariko establezimenduen dinamizazioa da funtsetako bat, “herritarrek bertan kontsumitzea lehenetsi dezaten lortzea dugu helburu”.

Dinamizazio hori, orain hasi eta azarora arte luzatuko da eta sei planetan banatu da, establezimenduak jardueraren arabera multzokatuta. Hilabete honetan, arropa, zapata, osagarri, jostailu, lore, etxerako altzari, zein osagarri denden txanda izango da. Horren barruan, hilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatuko dute aipatutako sektoretako komertzioek eta liburu dendek elkarlanean, euren eskaintza trukatuz. Hilaren 28tik 30era berriz, arratsaldez, produktuak denda atarira ateratzeko aukera izango dute herria girotzeko; solasaldi eta tailerrak ere antolatuko dituzte dendetan.

Ekintza horien gaineko informazio guztia Bizi Errenteria web orriaren eta Herri Biziaren sare sozialen bidez jakinaraziko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.