'11 etxe 11 kolore' aniztasunaren leiho
Ikasleek etxeko txoko, objektu edo pertsonaia esanguratsu bat edo etxetik ikusten dutena sormenaz irudikatu eta hori testuz osatu dute, kulturarteko ikuspegi batetik.
Hau bizipoza! iniziatibaren barruan 11 etxe 11 kolore argazki eta mikrokontakizun erakusketa antolatu du udalak Gabierrota pasealekuan.
Nazioarteko kultur aniztasunaren Egunaren harira, udalerriko DBHko hiru ikastetxeetako — Koldo Mitxelena, Cristobal Gamon eta Telleri alde— ikasleek konfinamendu garaian beren etxeetan eta etxeetatik egindako argazkiak eta mikrokontakizunak daude ikusgai. Abuztuaren 4ra arte izango da ikusgai.
Ikasleek etxeko txoko, objektu edo pertsonaia esanguratsu bat edo etxetik ikusten dutena sormenaz irudikatu eta hori testuz osatu dute, kulturarteko ikuspegi batetik. Gainera jokoa proposatu dute hausnarketa sustatzeko asmoz. Ikasleek landutako modulua zabalik dago parte hartu nahi duenarentzat. Hau da, formazio laburra egiteko aukera dute herritarrek, eta aurrerago erakusketa osatuko da lanekin. Modulua egiteko webgunea honakoa.
Herritarrei arduraz jokatzeko eskatu diete COVID-19aren testuinguruan. Hala segurtasun tartea mantendu eta garbitasun neurriak hartzea gogorarazi dute.