Bihar eta larunbatean TAO zerbitzurik ez da egongo
Jai eguna izanik, bihar, udal kirol instalazioak ere itxita izango dira.
Bihar eta larunbatean jai egunak direla eta, ez da TAO zerbitzurik izango. Hilaren 23 eta 24an, berriz, zerbitzuak lanegunetako ohiko moduan jardungo du.
Kiroldegiak ere itxita bihar
Jai eguna izanik, bihar, udal kirol instalazioak ere itxita izango dira. Hala, Beraun, Fanderia eta Galtzarabordako udal instalazioek ez dituzte ateak zabalduko. Larunbatean ere jai eguna izanik, jaiegunetako ohiko ordutegia izango dute hiru horiek.