COVID-19agatik positibo berririk ez Oarsoaldean
COVID-19agatik positibo berririk ez Oarsoaldean Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostenaren arabera. Azken egunetako joera lausotu egin da, beraz.
Albiste baikorra gau Osasun Sailak zabaldu duen txostenaren arabera. Atzo, ez zen COVID-19agatik positibo berririk izan Oarsoaldeko lau herrietan. Azken egunetako joera lausotu egin da, beraz.
Txosten horretan jasota dago azken egunetako bilakaera. Horren arabera, hilaren 14tik 20ra lau positibo izan dira Pasaian, hiru Errenteria-Oreretan, eta bakarra Lezon. Oiartzunen aspaldi ez dela atzeman infekzio berririk.
Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa jaisteko aukera, ondorengo estekan (PDF artxiboa da).