Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

'Izan bidea' bizikleta martxa, bertan behera

Basauriko espetxea eta Bilbo lotuko dituen bizikleta martxa baino ez dute mantendu larunbaterako, segurtasun neurriak bermatzen direla ziurtatzeko.

Aurreko urte bateko bizikleta martxako irudi bat, Errenteria-Oreretatik pasatzen.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/07/23

Sare Herritarrak antolatuta Izan Bidea bizikleta martxaren hirugarren ekitaldia hilaren 25ean heltzekoa zen  Oarsoaldera. COVID-19a azken egunetan izaten ari den eragina dela-eta, bertan behera geldituko dira ordea, egitekoak ziren lau bizikleta ibilbideetatik hiru: Martuteneko espetxea eta Donostia lotzen zituena; Zaballako espetxea eta Gasteiz lotzen zituena, eta Iruñeko espetxea eta Iruñea lotzen zituena. Hala,  Basauriko espetxea eta Bilbo lotuko dituena soilik mantendu dute segurtasun eta osasun baldintzak modu egokian betetzen direla ziurtatzeko. Azken hori, 09:00etan abiatuko da larunbatean Basauriko epsetxetik eta San Mames parean amaituko da.

Euskal preso eta iheslarien aldeko aldarria lau haizetara zabaltzea du helburu dinamikak; konponbidearen aldeko alea da.

Sei preso, 3.630 kilometro

Oreretako sei euskal preso daude une honetan Sare Herritarrak eman dituen datuen arabera: Mikel Arrieta Llopis, Eider Perez Aristizabal, Juan Manuel Inziarte Gallardo, Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea Goierri, Xabier Goienetxea Iragorri, eta Aitzol Gogorza Otaegi.

Arrieta eta Perez Aristizabal Algeciraseko (Andaluzia, Espainia) espetxean daude etxetik 1.100 kilometrora; 1.000 kilometrora aurkitzen da Goierri ere Cadizko Puerto III espetxean; Inziarte Topas (Salamanca, Espainia) espetxean dago, 470 kilometrora; eta Goienetxea Okzitaniako Mont de Marsan espetxean aurkitzen da, etxetik 140 kilometrora. Gogorza, berriz, etxean dago preso. Sei presoen artean 3.630 kilometro batzen dituzte.

Arrieta eta Gogorza gainera, larri gaixo daude. Arrietak, Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 du, gaixotasun kroniko, degeneratibo eta sendaezina. Gorputz adarretan eragiten dio gaitzak, eta oso mingarria izateaz gainera, oldarkorra dela nabarmendu dute. Nahasmen obsesibo konpultsiboa du Gogorzak eta espetxealdi arinduan zigorra etxean betetzen ari bada ere, preso jarraitzen du.

Horien egoerari Eider Perezek eta espetxean dagoen haren bikotekideak adin txikiko sema dutela gehitu behar zaio. Motxiladun haurra da, ama eta aita ditu espetxean etxetik 1.100 kilometro baino gehiagora. Gainera, COVID-1i9aren pandemiaren eraginez hilabeteak eman ditu gurasoak ikusi gabe. Haur Motxiladunen gaineko saio berezia egin zuen Xabier Madariagan ETB1eko Ur Handitan programan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.