COVID-19agatik kutsatu berri bat Errenteria-Oreretan
Asaldatzeko modukoa izan zen COVID-19agatik kutsatutakoen kopurua Errenteria-Oreretan atzoko Osasun Sailaren txostenean —zazpi positibo berri— baina gaur behera egin du nabarmen kopuru horrek.
Asaldatzeko modukoa izan zen COVID-19agatik kutsatutakoen kopurua Errenteria-Oreretan atzoko Osasun Sailaren txostenean —zazpi positibo berri— baina gaur behera egin du nabarmen kopuru horrek. Kasu berri bakarra zenbatu da azken orduetan —atzoko egunari dagokio— Errenteria-Oreretan, eta Oarsoaldeko gainontzeko herrietan ez da kutsaturik izan; ezta Bidasokoetan ere.
Positibo berri hori Iztietako anbulatorioan antzeman dute.
Osasun Sailaren gaurko txostena hemen kontsulta daiteke osorik.