Danbor hotsak online, errepresaliatuen alde
Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko elkartasuna lau haizetara zabalduko dute danbor eta barrilak astinduta, danborrada birtualean.
Euskal errepresaliatuen aldeko danborradaren artxiboko argazkia. Madalenen barruan, gaurko egunarekin hutsik egiten ez duen hitzordua bada: euskal errepresaliatuen aldeko danborrada. Ez-madalenen testuinguruan, ez dira kalera aterako, eta ez dute urtero Herriko Plazan eskaintzen duten emanaldi ikusgarririk egiterik izango beraiek ere —iaz Kortatu banda mitikoaren Sarri sarri abestiaren bertsio bikaina egin zuten —baina euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko elkartasuna lau haizetara zabalduko dute danbor eta barrilak astinduta, danborrada birtualean.
“Ez dago birusik elkartasuna geldituko duenik”, hala esan dute antolatzaileek, eta herritar guztiak deitu dituzte online danborrada jarraitzera honako estekan gaur 22:00etan.
