Ostalaritzari begirako sentsibilizazio kanpaina egingo dute gaur arratsaldean
COVID-19aren pandemiaren hedapena eteteko hartu beharreko neurri higieniko-sanitarioak modu egokian betetzeko sentsibilizazio kanpaina egingo dute gaur Errenteria-Oreretan 19:00etatik 21:00etara.
COVID-19aren pandemiaren hedapena eteteko hartu beharreko neurri higieniko-sanitarioak modu egokian betetzeko sentsibilizazio kanpaina egingo dute gaur Errenteria-Oreretan 19:00etatik 21:00etara. Horren harira, dinamizatzaile talde batek, Zumardia eta Alde Zaharra bisitatuko ditu indarrean dagoen osasun araudia azaltzeko, eta aldi berean, musukoak banatuko dituzte herritarren artean.
Zumardia eta Alde Zaharra aukeratu dituzte, jende gehien pilatzen delako herriko bi eremu horietan eta zortzi lagun arituko dira praktika zuzenen gaineko informazioa zabaltzen. Musukoaren erabilera, distantzia fisikoa, eskuetako garbitasuna, edo hamarreko taldeak ez gainditzearen gaineko garrantziaz arituko dira. Adin guztietako herritarrei zuzenduta badago ere, gazteengan jarriko dutela fokua azaldu dute, “kolektibo hori da COVID-19aren zabalpena geldiarazteko sentsibilizazio eta pedagogia lan handiena eskatzen duena”.
Kanpainaren bidez, koronabirusaren hedapena saihestu eta ostalaritza eremu segurua dela aldarrikatu nahi dute. Kanpainaren oinarrian, berriz, Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta EAEko hiru lurraldetako ostalaritza elkarteek urtero sinatzen duten elkarlanerako hitzaremna dago; Gipuzkoan, Gipuzkoako ostalarien elkarteak gidatuko du.