San Inazio kontzertua ere, online
Emanaldiarekin batera A Igarondo dokumentala estreinatuko du EMKEk 31n.
Presentziala egin nahi zuten, segurtasun neurriak bermatuta kalera itzuli zuzeneko bat distantziak bermatuko zituen publikoaren aurrean eman, baina azkenean ez du EMKE Bandak presentziala egingo San Inazio eguneko kontzertua, online baizik.
Arrazoia, publiko oso kopuru txikiari begirako emanaldia litzatekeela: “60 musikarik gaur egungo baldintzekin espazio eszeniko handia behar dute, eta ikuslegoarentzat edukiera, nabarmen murrizten da. Azken urteetan 800 ikusle izan ditu batez beste San Inazio eguneko emanaldiak, eta egungo egoerak eraginda 150 baino ezingo lituzke izan: “Uste dugu halako ikusmina sortzen duen emanaldia ezin dela hain ikusle gutxirentzat egin”.
Emanaldiarekin batera A Igarondo dokumentala estreinatuko du EMKEk 31n. Torre Muskiz kondeak idatzitako piezaren historiaren ingurukoa da dokumentala: “Piezaren edizio berria egin dugu, gure herrian San Inazio martxak baino arrakasta handiago izaten du egun horretan egiten dugun kontzertuan. Lan handia egin du Anjel Brizek, armonia landu dugu”. Online emango dute hori ere, eta Ereintzako dantzariek hartuko dute parte EMKE Bandarekin batera. Egitaraua San Inazio martxaren emanaldiarekin osatu dute. Hitzordua EMKE Bandaren web orrian edo Herri Bizian hilaren 31n, 22:30ean.