Taldeak azaldu duenez egungo plantilla mantendu egingo du %100ean —222 langile ari dira lantegi horretan— eta fabrikazioa dibertsifikatu egingo du eskaera handiagoa duten produktuetara zabalduz, enbalajerako kartoi-papera kasu.
Pasaia Kayak taldea bertan izango da. Oraingoz, bi proba egitea aurreikusten da, biak ala biak itsas probak: Euskadiko Txapelketa abuztuaren 1ean eta Donostia-Pasaia-Donostia proba, abuztuaren 8an.
Hilaren 12an, Busti zaitez kanpaina egin zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 80 igerileku eta hondartzetan; horietako bat izan behar zuen Errenteria-Oreretako Fanderiako igerilekua, baina eguraldiak ez zuen lagundu, bertan behera uztea erabaki zuten eta orain, ostiralean egingo dute bertan kanpaina.
Gaur aurkeztu dute Kulturabirusa egitarauaren bigarren zatia. Abuztuko egitarauko ekitaldietan herriko eragileak izango dira aktore nagusiak.
Abiadura Handiko Trenaren Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia informazio publikora atera du Espainiako Sustapen Ministerioak eta alegazioak jartzeko epea, abuztuaren 3an —astelehena— amaituko da.
Jexux Leonet alkateak, ez-xanistebanen atarian, gogorarazi du ez dela festarik egongo. Orain arte bezain arduratsu jokatzeko eskatu die oiartzuarrei.
Hernandez eta Susperregi oiartzuarrek tanto bakarrarengatik ez zuten lortu finalerako txartela. Finaletako sari banaketan ordezkari ugari egongo dira.
Berrerabili ezin diren maskarak, eskularruak eta COVID-19aren pandemian sortutako hondakinak edukiontzi grisera bota behar direla gogorarazi du udalak.
Harri asko dauden eremu batean erori zen mendizalea, atzo eguerdian. Ertzaintzaren erreskate unitatea joan zen, baina ezin izan zuten ezer egin.