COVID-19agatik kutsatu berri bat, Pasai San Pedron
Pasaiako gainontzeko barrutietan, Antxon, Trintxerpen eta Donibanen, ez da beste kasurik atzeman.
Osasun Sailak argitaratutako azken datuen arabera, positibo kasu berri bat egon zen atzo (asteartea) Pasaian; zehazki, San Pedroko barrutian. Astelehenean, ere, beste kutsatu bat atzeman zen barruti horretan, aurreko bi egunetan, aldiz, bat ere ez. Pasaiako beste hiru barrutietan (Trintxerpe, Antxo eta Donibane) ez zen kasu berririk egon atzoko egunean zehar.