Elkartasunak hitzordua du Merkatuzarren
Odol emaileek hitzorduarekin fin jarraitzen dute COVID-19aren harira ezarritako segurtasun eta higiene neurri guztiak zorrotz beteta.
Behar-beharrezkoa da, eta ezin dute, beraz, etenik egin. Odol emaileek hitzorduarekin fin jarraitzen dute COVID-19aren harira ezarritako segurtasun eta higiene neurri guztiak zorrotz beteta. Hileko lehen astearteetan egiten dute hitzordua, apirilaz geroztik, Merkatuzarren, eremu handiagoa denez errazagoa dutelako segurtasunerako distantziak ezartzea. Datorren asteartean —hilak 4— berriro deitu dituzte herritarrak odola ematera. 17:30etik 20:30era izango dira Merkatuzarren, baina egoerara moldatuta, ezinbestekoa izango da hitzordu zehatza telefonoz lotzea aurrez. Horretarako, 699 474 985 edo 600 224 950 telefono zenbakietara deitu behar da.