Olalde eremuko hainbat lokal komertzial salgai jarriko ditu udalak
Altzibarko Olalde eremuan, bi lokal-komertzial lote jarriko ditu salgai Oiartzungo Udalak, lehiaketa ireki baten bidez. Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Altzibarko Olalde eremuko merkataritza jarduera sustatzeko helburuz, inguru hartan dauden lokal komertzialen bi lote jarriko ditu salgai Oiartzungo Udalak, lehiaketa ireki bidez. Eskaerak egiteko epea datozen egunetan hasiko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eskaintzaren berri ematen denean, hain zuzen, eta irailaren 30a izango da azken eguna.
Lokalak loteka erosi ahal izango dira, eta baita batera ere. Haietako baten hasierako prezioa 106.000 euro ingurukoa da, eta 39.000 bat eurokoa, bestearena. Informazio gehiago eskuratu ahal izango du nahi duenak, udalaren webguneko iragarki taulan, udaleko idazkaritzan, edota helbide elektronikora mezu bat bidaliz.