Pasai Antxoko Ibaiondo kantina lehiaketara atera du udalak
Kantinaren ustiapenerako kontratuak urtebeteko iraupena izango du (hiru luzapen aukerekin). Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 24ean amaituko da.
Pasaiako Udalak iragarri du Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian dagoen kantinaren kudeaketa lehiaketara atera dutela. Eskaerak abuztuaren 24ra arte aurkeztu ahal izango dira udalaren webgunean edota 943 34 40 34 telefono zenbakira dei eginez. Kontratuaren iraupena urtebetekoa da, baina hiru luzapen eskaera egin litezke. Taberna esleitzen zaionak 3.000 euroko sarrera jarri beharko du.
Kantinaren ustiapenaren esleipena, alboan dagoen Ibaiondo frontoiaren kudeaketarekin lotuta dago. Hortaz, tabernaren jabetza egokitzen zaion horrek, pilotalekuaren kirol-gestioaren ardura osagarria ere hartu beharko du.