Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Pasaia Kayak bigarren sailkatu da Euskadiko Txapelketan

Larunbatean lehiatu ziren itsas piraguistak Hondarribiko uretan, eta urrezko bi domina eta brontzezko bat lortu zituen guztira talde pasaitarrak.

Amaia Benavente bigarrena ezkerretik urrezko domina eskuartean duela [Irudia: Pasaia Kayak] Amaia Benavente bigarrena ezkerretik urrezko domina eskuartean duela [Irudia: Pasaia Kayak]
Rebeka Ruiz
Pasaia
2020/08/03

Itxialdia bukatu ondorengo lehen lehia egin zuten Euskal Herriko itsas kayak taldeek larunbatean, Hondarribian. Itsas kayakeko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten udalerrian, eta Pasaia Kayak taldea kluben arteko lehiaketaren txapeldunorde sailkatu zen azkenean.

Piraguistek 13 kilometroko ibilbidean jokatu zuten proba: Jaizkibelgo errotaren inguruan kokatuta zegoen ziaboga bakarra eta Hondarribiko Arraun Elkartearen pantalanean helmuga. Ipar-mendebaldeko haize nahasiak lehia bizia eragin zuen. Hori horrela, Lander Rodriguez pasaitarrak proba osoa buruan eman ondoren, hirugarren postua lortu zuen azkenean, Antton Araneta taldekidearen aurretik, eta Donostia Kayak taldeko Ruiz de Aretxabaletaren eta Zumaiako Itxas-Gain taldeko Villagarciaren atzetik, 1.01.51 markarekin, irabazlearengandik 40 segundora.

Tarragona eta Jaffet [Irudia: Pasaia Kayak]

Tarragona eta Jaffet [Irudia: Pasaia Kayak]

Emakumeen proban, bestalde, Amaia Benavente ordezkari pasaitarra gogor aritu zen Atletico San Sebastian taldeko Cristina Iraeta gainditzeko. Bi kirolariak errenteriarrak dira izatez eta lehia estuan aritu ziren, Benaventek olatu artean bere trebezia erakutsi zuen arte. Azkenean, 1.12.35 denbora lortuta garaipena eskuratu zuen Benaventek, 1.35 minutuko errenta irabazita Iraetari.

Seniorren K2 kategoria mistoari dagokionez, Carlos Jafet Urruzola eta Sara Tarragona izan ziren irabazle. Pasaia Kayak klubetik egindako lanari balioa eman nahi izan diote, «haien estreinaldiko proban eskarmentua eskatzen zuen egoerari aurre eginez».

Lehiaketa amaitzerako, bigarren izan zen taldekako sailkapenean Pasaia Kayak, Zumaiako Itxas-Gain txapeldunaren atzetik eta Hondarribiko Amuitz Outrigger Kanoa Klubaren aurretik ohorezko podiuma osatuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.