Garai berrira egokitzea aztertu ondoren, Fortuna Kirol Elkartekoek erabakiaren berri eman dute: ez da lasterketarik egingo.
Horietatik gehienak Errenteria-Oreretan izan dira, 31 denera; Pasaian, hamalau kutsatu berri zenbatu dituzte, zazpi Lezon eta lau Oiartzunen.
Errenteria-Oreretako eta Hernaniko Sarek deituta, Gazte martxara bildu ziren gazteak larunbatean euskal preso eta iheslarien eskubideen alde.
Txost Pilota Elkarteak antolatzen duen txapelketaren finalak jokatu dituzte asteburuan. Bederatzigarren ekitaldia Kortajarena eta Leonetek poltsikoratu dute.
Castrotik bigarren postu bat eta garaipen bat ekarrita, konfiantza handiarekin ekingo diote irailaren 19 eta 20an egingo den igoera kanporaketari.
Irailaren 19an eta 20an jokatuko da kanporaketa.
Datorren irailaren 7an Gudari plazan egingo den agerraldiarekin bat egiteko deia egin du udalak. 12:00etan izango da eta ikastaro nahiz matrikulazio zehaztapenen berri emango dute.
Irailaren 3ko batzarra Oroitzene AEK euskaltegian da, 16:00etan. Lezoarrak joatera animatu dituzte, ideiak eta asmoak parteka ditzaten.
Eskerrak eman dizkie udalak tabernaren arduradunei, "azkar eta erantzukizunez jokatuko dutelako; taberna itxi zuten langilearen egoeraz jabetu eta berehala, erakundeen agindurik jaso aurretik".
Udalak bigarren deialdia egin du iniziatibako erosketa-bonuak eskuratu nahi dituzten komertzioentzat. Eskaerak irailaren 10a arte aurkeztu ahal izango dira.
Bonuen prezioa 7 eurokoa da; haiekin erosketak egiteko balioa, aldiz, 10 eurokoa. Baleak urriaren 31ra arte erabili ahal izango dira, iniziatibarekin bat egin duten herriko 19 establezimendutan.
Eskuzko pasakako txapelketaren finala gaur jokatuko dute Arraguako pilotalekuan Kortajarena-Leonet eta Salvador-Noble bikoteek.
Lau Haizetara elkarteak zabaldu duenez, hilaren 1ean finkatu dute odola emateko data, Merkatuzarren, aldez aurretik hitzordua hartuta.