'Pasaian Erosi' kanpainaren bigarren deian izena eman dezakete establezimenduek

Udalak bigarren deialdia egin du iniziatibako erosketa-bonuak eskuratu nahi dituzten komertzioentzat. Eskaerak irailaren 10a arte aurkeztu ahal izango dira.

‘Pasaian Erosi’ iniziatibaren bigarren edizioa martxan da; lehenengoan 20 establezimendutik gora izan ziren parte hartu zutenak. Bigarren deialdi honekin bat egin nahi duten komertzioek irailaren 10a arte izango dute eskaerak egiteko epea, horretarako, hainbat baldintza bete beharko dituzte, hala nola: Komertzioaren jarduera nagusia kontsumitzaileari saltzean oinarritzea, establezimendua Pasaian egotea edota Pymea izatea. Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta kanpainaren nondik-norakoak hemen klik eginaz kontsulta daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.