Bertako langile batek COVID-19agatik positibo eman duelako egin du deia Jesus Mari Martiarena alkateak. Hilaren 25etik itxita dago Tiñelu.
Kilometro Lezo kultur egitasmoaren barruko bi emanaldi jasoko ditu gaur eta bihar Herri Eskolako jolastoki estaliak. Antzerkia eta musika dira nagusi.
Errenteria-Oreretako eta Hernaniko Sarek gazte martxa deitu dute bihar goizerako. Euskal presoen gatazka gazte belaunaldien artean gizarteratzea, eta konponbidearen alde kilometroak egitea dira helburu nagusiak.
Hilaren 21etik 95 positibo berri atzeman dira Oarsoaldean, horietatik 59 Errenteria-Oreretakoak. Azken lau egunetan Oiartzunen ez da kutsaturik izan.
Langile batek COVID-19agatik positibo eman zuelako itxiarazi zuten igerilekua joan den astearen bukaeran. HIrailaren 6ra arte izango da zabalik.
Musukoa ikur nagusitzat izan duen ez-festen udarak, ezohiko kultur ekitaldi eta aisialdi jarduerak jarri ditu herritarren eskura.
Udalak bigarren deialdia egin du iniziatibako erosketa-bonuak eskuratu nahi dituzten komertzioentzat. Eskaerak irailaren 10a arte aurkeztu ahal izango dira.
Bonuen prezioa 7 eurokoa da; haiekin erosketak egiteko balioa, aldiz, 10 eurokoa. Baleak urriaren 31ra arte erabili ahal izango dira, iniziatibarekin bat egin duten herriko 19 establezimendutan.
Eskuzko pasakako txapelketaren finala gaur jokatuko dute Arraguako pilotalekuan Kortajarena-Leonet eta Salvador-Noble bikoteek.
Lau Haizetara elkarteak zabaldu duenez, hilaren 1ean finkatu dute odola emateko data, Merkatuzarren, aldez aurretik hitzordua hartuta.