Eskuzko pasakako txapelketaren finala iritsi da

Eskuzko pasakako txapelketaren finala gaur jokatuko dute Arraguako pilotalekuan Kortajarena-Leonet eta Salvador-Noble bikoteek.

Atzoko finalerdiko partaideak.

Eskuzko Pasakako Oiartzungo IX. Txapelketa azken partidara iritsi da. Gaur da finala, 19:00etan, Arraguako frontoian. Asteartean eta atzo jokatu zituzten finalerdiak, eta horietan irabazle izan zirenak joango dira txapelaren bila: Kortajarena-Leonet eta Salvador-Noble bikoteak dira finalistak.

Lehen finalerdia asteartean jokatu zuten. Bertan, Salvador eta Noble izan ziren garaile 11-8 Ugalde anaien kontra. Atzoko finalerdia emaitzak diona baino lehiatuagoa izan zen, Kortajarena-Leonet bikoteak 11-3ko puntuazioarekin gainditu zuelarik G. Mitxelena-Azpiroz tandema.

Beraz, gaur erabakiko da bederatzigarren ekitaldiko bikote onena zein den. Girorik ez da faltako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.