COVID-19agatik 26 kutsatu berri atzo Oarsoaldean

COVID-19agatik 26 kutsatu berri atzo Oarsoaldean. Gehienak, hamasei, Errenteria-Oreretakoak dira. Pasaian zazpi infektatu berri daude, eta Lezon hiru.

Gehituz doaz azken egunetan Oarsoaldeko herrietan koronabirusagatik eri direnen kasuak. Atzoko datuen arabera, Errenteria-Oreretan hamasei gaixo gehiago daude, zazpi Pasaian (lau San Pedro-Trintxerpe osasun eremukoak, hiru Antxokoak) eta beste hiru Lezon. Oiartzunen hutsean mantendu zen atzokoan infektatu berrien zenbatekoa.

Osasun Sailak gaur eguerdian eman du atzo bildutako datuen berri. Bertan, azken astean izandako bilakaera ere ikus daiteke. Jarraian txostena jaisteko aukera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.