Antxoko Auzo Elkarteak deitutako bilkurari babesa erakutsi diote antxotarrek gaur. Azken asteetan herrian jazotako gertakarien aurrean irtenbideak eskatzeko, txalo eta eskari artean bete dute herritarrek Zumardia.
San Pedroko herritar talde batek sinadura bilketa bat jarri du martxan "Bideak ireki" lelopean, formalki eskatzeko bideetan beharrezko konponketa lanak egin eta ireki ditzaten, herritarrek "arnas hartu" ahal izateko.
COVID-19agatik 26 kutsatu berri atzo Oarsoaldean. Gehienak, hamasei, Errenteria-Oreretakoak dira. Pasaian zazpi infektatu berri daude, eta Lezon hiru.
Ikasturte berria irailaren 7an hasiko da. Izen emateak irailaren 1etik 4ra bitarte egin ahal izango dituzte ikasle berriek.