Euskaltegien ikastaroen berri emango dute, datorren astelehenean, Trintxerpen

Datorren irailaren 7an Gudari plazan egingo den agerraldiarekin bat egiteko deia egin du udalak. 12:00etan izango da eta ikastaro nahiz matrikulazio zehaztapenen berri emango dute.

euskara Artxibo irudia.

Pasaiako Udalak iragarri du hurrengo astelehenean, irailak 7, agerraldi bat egingo dela Trintxerpeko Gudari plazan, datorren ikasturtean Pasaiako euskaltegietan izango diren ikastaroen berri emateko, nahiz matrikulazio kanpaina berriak izango dituen xehetasunak azaltzeko. Bilkura 12:00etan izango da, eta interesa izan lezakeen orori harekin bat egiteko gonbita egin nahi izan diote antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.