56 COVID-19 positibo berri izan dira Oarsoaldean ostiraletik igandera

Horietatik gehienak Errenteria-Oreretan izan dira, 31 denera; Pasaian, hamalau kutsatu berri zenbatu dituzte, zazpi Lezon eta lau Oiartzunen.

Testa egiteko lagina hartzen.

Asteburuan herrikako datuak ez ditu ematen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eta gaur zabaldu du ostiraletik atzora arte izandako kutsatu berrien datuak biltzen dituen txostena. Horren arabera, azken hiru egunetan, 56 COVID-19 kasu berri zenbatu dituzte Oarsoaldeko lau herrietan. Kasurik gehienak, Errenteria-Oreretan izan dira, 31 guztira. Horietatik hamalau zenbatu zituzten ostiralean, 11 larunbatean, eta sei, atzo.

Pasaia da bigarren kutsatu berrien kopuruari erreparatuta, alde handiarekin. Bertan hamalau kutsatu berri izan dira txostenaren arabera azken hiru egunetan: sei ostiralean, lau larunbatean, eta beste lau atzo. Lezon, berriz, zazpi izan dira:  bi ostiralean, hiru larunbatean eta  eta bi atzo. Oiartzunen, azkenik, lau kutsatu berri zenbatu dituzte azken 72 orduetan; hiru ostiralean, eta bat larunbatean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostena ikusteko sakatu hemen

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.