Eskuzko pasakako txapelek badute jabea

Txost Pilota Elkarteak antolatzen duen txapelketaren finalak jokatu dituzte asteburuan. Bederatzigarren ekitaldia Kortajarena eta Leonetek poltsikoratu dute.

Sei asteko txapelketaren ondoren, ostiral arratsean jokatu zuten Eskuzko Pasakako Txapelketaren final handia. Kortajarena-Leonet eta Salvador-Noble bikoteak aurrez aurre aritu ziren, eta lehenengoek jantzi zituzten txapelak. 13-9ko emaitzarekin bukatu zen finala.

finala

Finalistak, ekinean hasi baino lehen.

Oiartzungo Txost pilota elkarteak antolatu du, beste urte batez, txapelketa. Aurtengo txapelketa bederatzigarren ekitaldia izan da. COVID-19ak guztiz baldintzatu du aurtengo ekitaldia. Izan ere, ohi baino beranduago hasi eta bukatzeaz gain, maila bakarra egon da: pilotari herrikoiek bakarrik hartu dute parte. Guztira, dozena bat bikote aritu dira pilota sare gainetik astintzen.

Gainera, aurten kantxa berri bat bilatu behar izan dute. Normalean kontzejupeko pilotaleku irregularrean jokatzen zituzten partidak, baina aurten, ikusle zein gainontzeko herritarrak zaintze aldera, Arraguan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.