Gazteek ere bidea izan nahi dute

Errenteria-Oreretako eta Hernaniko Sarek deituta, Gazte martxara bildu ziren gazteak larunbatean euskal preso eta iheslarien eskubideen alde.

Larunbateko Gazte Martxaren irudi bat, euripean. Argazkia: Olaia Matxain Galfarsoro

Gazteek ez zuten hutsik egin. Errenteria-Oreretako eta Hernaniko Sarek antolatuta, gazte martxa egin zuten larunbatean. Bi herrietatik zutabe bana ateratzea zuten helburu, erdibidean, Astigarragan elkartuta. Eguraldia ikusita, baina, Errenteria-Oreretatik ateratzekoa zen zutabea, Hernanitik atera zen, Gudarien plazatik. Euriak ez zituen kikildu eta kilometroak batu zituzten gazteek euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen eta etxeratzearen alde Sare Herritarrak abiatu duen Izan Bidea  dinamikaren harira.

Gazte martxaren bideoa zabaldu dute orain sareetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.