Bost positibo zenbatu dituzte azken bi egunetan Oarsoaldean
Errenteria-Oreretan hiru kutsatu berri izan dira, eta bana Pasaian eta Oiartzunen. Lezok ez du kasu berririk atzeman hiru egunez.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak plazaratutako azken datu ofizialen arabera, bost pertsona gehiago kutsatu ditu koronabirusak azken bi egunetan Oarsoaldean. Errenteria-Oreretak identifikatu ditu kasu gehien, hiru azken bi egunetan, beste bat Pasaian, eta azkena Oiartzunen.
Datei dagokienez, Errenteria-Oreretan bi kasu atzeman zituzten atzo eta beste bat herengun; Pasaiakoa eta Oiartzungoa atzo baieztatutakoak dira.
Bertan kontsulta daiteke Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioaren inguruan egunero plazaratutako datuen txostena.