'11 etxe eta kolore' erakusketa auzoetan egongo da ikusgai irailetik aurrera
Nazioarteko kultur aniztasunaren egunaren harira DBHko 3. mailako ikasleek itxialdian zehar egindako argazkiak eta mikrokontakizunak biltzen ditu erakusketak.
11 etxe eta kolore erakusketak Errenteria-Oreretako gainontzeko auzoak bisitatuko ditu irailetik aurrera, Errenteriako Udalak jakinarazi duenez. Nazioarteko kultur aniztasunaren egunaren harira, udalerriko DBHko 3. mailako ikasleek konfinamenduan zehar etxean eta etxetik ateratako argazkiak eta idatzitako mikrokontakizunak biltzen ditu erakusketak. Gabierrota pasealekuan dago ikusgai momentuz.