Prebentzio neurri gisa ixtea erabaki du Gailur tabernak
Zerbitzari batek Groseko Ramuntxo Berri tabernako agerraldiarekin harremana izan duela-eta hartu dute erabakia establezimenduko arduradunek.
Gailur tabernak PCR proben emaitzak jaso arte eta lokala desinfektatu bitartean ixtea erabaki du. Establezimenduko zerbitzari batek Groseko Ramuntxo Berri tabernan izandako COVID-19 agerraldiarekin harremana izan duela-eta prebentzio neurri gisa ixtea erabaki dute arduradunek. Tabernako langileren batek positibo emango balu publiko egingo dutela erantsi dute oharrean, eta «ahalik eta gardentasun handienarekin» kudeatu nahi dutela «salbuespenezko» egoera hau erantsi dute. «Zuen zalantzak argituko ditugu, eskerrik asko zuen sostengu eta ulermenagatik».