Martxa «berezia» burutuko dute Oarsoaldeko gazteek hilaren 29an
Sarek bultzatutako 'Izan bidea' dinamikaren barruan, Buruntzaldeko gazteekin batera martxa egingo dutela iragarri dute.
Sare Herritarrak bultzatutako Izan bidea dinamikaren barruan, Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko gazteek euskal presoen aldeko martxa «berezia» egingo dutela iragarri dute. Hilaren 29rako egin dute deialdia, eta parte hartzera deitu dituzte gazteak. Momentuz, ez dute xehetasun gehiagorik eman.