Sei pertsona koronabirusagatik kutsatu dira azken 24 orduetan Errenteria-Oreretan
Oarsoaldeko gainontzeko herrietan ez da positiborik zenbatu azken egunean. Hamaika pertsona kutsatu ditu birusak herrian azken astean.
Osasun Sailak atzo gaueko 23:59ra arteko datuak plazaratu berri ditu, eta horien arabera, Errenteria-Oreretak sei positibo zenbatu ditu azken 24 orduetan. Astebeteko epean, hamaika izan dira denera herrian atzemandako positiboak. Oarsoaldeko gainontzeko herrietan ez da kutsatu berririk zenbatu azken egunean.
Koronabirusaren eboluzioaren inguruko txosten ofiziala bertan kontsulta daiteke.