Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Banderarik ez Oarsoaldeko ontzientzat

Azken jardunaldiaren ondoren, ETE ligako San Juango ontziak eta KAE1 ligako San Pedrokoak sailkapen orokorraren bigarren postuei eustea lortu dute.

San Pedrok sailkapen orokorraren bigarren postuari eustea lortu du [Irudia: Jabiruloo]. San Pedrok sailkapen orokorraren bigarren postuari eustea lortu du [Irudia: Jabiruloo].
Rebeka Ruiz
Errenteria-Orereta,Pasaia
2020/08/10

Oarsoaldeko eskifaiek ez dute banderarik eskuratu asteburuan jokatutako azken jardunaldietan, nahiz eta San Juango emakumeek eta San Pedroko gizonek sailkapen orokorraren bigarren postuan kokatzea lortu duten.

Lehenik eta behin, ETE ligako Hibaika eta San Juan XXXVI. Ondarroako Bandera Itsakorda Saria eskuratzeko lehia bizian aritu ziren larunbatean, eta III. Donibane Lohizune Ziburuko Ikurrina lortzeko borroka egin zuten igandean. Lehen estropadan Errenteria-Oreretako ontziak bosgarren postuan bukatu zuen 11:10:75 denbora eginez; San Juango eskifaia bi segundo beranduago sailkatu zen azkenean.

Atzoko jardunaldiari erreparatuta ordea, maila ezin hobea erakutsi zuten bertako arraunlariek. Izan ere, San Juanek bigarren sartzea lortu zuen 11:33:36 marka eginda, eta zortzi segundora helmugara iritsi ondoren, Hibaikak bete zuen hirugarren lekua. Arrosak sailkapen orokorraren bigarren postuan daude, eta gorriak, seigarrenean.

KAE1 eta KAE2 ligak
KAE1 ligako traineruek XI. Getariako Estropada eta ligaren seigarren jardunaldia Getxoko uretan jokatu dituzte asteburuan, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren. San Pedroko ontziak bigarren postua eskuratu zuen bi estropadetan, 20:21:66 eta 20:52:50 markak lortuz eta sailkapen orokorraren bigarren postua betez.

San Juango eskifaia bere aldetik, bosgarren sartu zen Getarian eta laugarren Getxoko lehian, 20:44:47 eta 21:08:27 denborekin. Atzoko emaitzari esker sanjuandarrak bosgarren postuan kokatzea lortu zuten.

KAE 2 ligari dagokionez, Hibaikako arraunlari taldeak XI. Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina eta XXVIII. Donibane Lohizune Ziburuko Estropada parte hartu zuen asteburuan. Bi kasuetan zortzigarren postua eskuratu zuen Errenteria-Oreretako ontziak, eta sailkapen orokorraren zortzigarren lekuan kokatuta dago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.