Zenbait tasa eta zerga ordaintzeko epea zabaltzen ari da udala
Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga da aste honetan zabaldutakoa, eta datorren astelehenean, zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren gaineko zergaren txanda iritsiko da.
Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea zabaldu du aste honetan Errenteriako Udalak. Helbideratutako ordainagiriak irailaren 15etik aurrera kobratuko dituzte; gainontzekoek ZU! arreta zerbitzuan edo udalaren webgunearen bitartez egin dezakete ordainketa. Zatika ordaintzeko aukera ere dagoela zehaztu du udalak, eta abenduaren 31 arte egongo da epea zabalik.
Zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren erabileraren gaineko tasei dagokienez, hilaren 17an, astelehenarekin, irekiko da epea eta abenduaren 31 arte egongo da zabalik. Urriaren 8tik aurrera kobratuko dira helbideratutako ordainagiriak. Gainontzeko guztiek, lehen aipatu bezala, ZU! arreta zerbitzuan edo udalaren atari digitalean egin behako dute.