Hiru positibo berri baieztatu dituzte azken 24 orduetan Oarsoaldean
Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Oiartzunen eta bat Errenteria-Oreretan. Lezon eta Pasaian ez da aldaketarik egon azken orduetan.
Koronabirusaren eboluzioaren gaineko datu ofizialen arabera, Oarsoaldeko hiru lagun kutsatu ditu COVID-19 gaitzak azken 24 orduetan. Osasun Sailaren txostenak dioenez, bi positibo baieztatu dituzte Oiartzunen, eta bat Errenteria-Oreretan. Pasaian eta Lezon ez dute kutsatu berririk zenbatu igandetik.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak plazaratutako txostenak atzoko 00:00etatik 23:59era bitarteko datuak jasotzen ditu. Bertan kontsulta dezakete interesdunek.