Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ateak ireki ditzake berriz ere Gailur tabernak, udalak baieztatu duenez

Positibo bakarra atzeman dute langileen artean, eta beraz, desinfekzio lanak bukatuta, kutsatutako pertsonarekin harreman esturik izan ez duten beharginak lanean has daitezkeela diote erakundeek.

Rebeka Ruiz
Errenteria-Orereta
2020/08/12
Gailur tabernak astelehenean irekiko ditu ateak.

Gailur tabernak astelehenean irekiko ditu ateak.

Hilaren 6an erabaki zuten Gailur tabernako arduradunek ateak ixtea bertako zerbitzarietako batek Donostiako Ramuntxo Berri tabernako agerraldiarekin harremana izan zuelako eta. Gaurkoan, Errenteriako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak tabernako ateak berriz ere ireki daitezkeela baieztatu dute komunikabideetara bidalitako oharrean.

Zabaldutako informazioaren arabera, establezimenduko langile guztiek, batek izan ezik, negatibo eman dute PCR probetan. Kutsatze komunitarioa ote dagoen ikertzen hasteko, langile horren harremana gainontzeko beharginekin aztertu dute, txandak, oporraldiak eta bestelako irizpideak baloratuz. Hori horrela, soilik lan egin ahal izango dute kutsatutako zerbitzariarekin harreman esturik izan ez duten langileek. Gainontzekoak, berrogeialdia egin beharko dute hurrengo PCR probetan berriro negatibo eman arte.

Hortaz, establezimenduan desinfekzio lanak bukatuta, kutsatutako pertsonarekin harreman esturik izan ez duten langileek ekin ahal izango diote jarduerari berriz ere.

«Eskerrak» arduradunei
Errenteriako Udalak Gailur tabernako arduradunen jarrera txalotu nahi izan du «azkar» eta «erantzukizunez» jokatzeagatik. Erakunde publikoen agindurik jaso gabe taberna ixteko erabakia medio «eskerrak» eman nahi izan dizkie udalak arduradunei, baita sare sozialetan informazioa «gardentasunez» emateagatik ere. 

Bezeroei, bestalde, lasaitasun mezua igorri die udal gobernuak: «Gailur tabernako sei langileetatik bakarra kutsatu den neurrian, Osasun Publikoak ez du kutsatze komunitariotzat jotzen bertan gertatutakoa, eta ondorioz, ez ditu beharrezkoak jotzen bezeroei PCR probak egitea».

Gailur tabernako arduradunek astelehenean zabalduko dutela establezimendua adierazi dute euren sare sozialetan, eta bezeroez «harro» daudela erantsi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.