Zazpi lagun gehiago kutsatu ditu COVID-19 gaitzak Oarsoaldean
Osasun Sailak baieztatu duenez, atzoko egunean sei positibo berri atzeman zituzten Errenteria-Oreretan, eta bat, Pasaian.
Zazpi positibo berri atzeman zituen atzo Osakidetzak Oarsoaldean. Zazpi positibo berri baieztatu ditu azken 24 orduetan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Oarsoaldean, azken txosten ofizialean ezagutarazi duenez. Horietatik sei Errenteria-Oreretan zenbatu ditu Osakidetzak, eta beste bat Pasaian. Lezon eta Oiartzunen ez dute kutsatu berririk atzeman azken orduetan.
Birsorkuntza tasari dagokionez, %42,35an dago Errenteria-Oreretan; %16,39an, Lezon; %28,98an, Oiartzunen; eta %5,98an, Pasaian.
Bertan irakur daiteke Osasun Sailaren txostena bere osotasunean.
