Lau koronabirus positibo berri Oarsoaldean
Osasun Sailak bina kasu baieztatu ditu Oiartzunen eta Pasaian; Lezon ez dute positiborik atzeman, eta lehen aldiz lau egunetan, Errenteria-Oreretan ez da kutsatu berririk izan.
Osasun Sailak ezagutaraziko datuen arabera, lau koronabirus kasu berri izan dira azken 24 orduetan Oarsoaldean, zehazki, bina positibo Oiartzunen eta Pasaian. Lezon ez da kasurik izan azken orduetan, eta Errenteria-Oreretan goranzko joera egun batez eten dela dio txostenak.
Birsorkuntza tasari dagokionez, ondokoa da herriz herri: Errenteria-Orereta %27,40; Lezo %16,39; Oiartzun %48,30; eta Pasaia %17,95.
Osasun Sailaren txostena bertan irakur daiteke.