2020/8/18

Ur jolas parkeak Altzate igerilekuen eskaintza osatuko du aurrerantzean.

Altzateko ur jolas parke berria etzi inauguratuko du udalak

Adin tarte ezberdinetako haur eta gaztetxoei zuzenduta dago igerilekuetako gune berria. Osasun Sailak espazioa irekitzeko baimena berretsi du.

Arraguako haur parkea denbora baterako itxi du Udaltzaingoak.

Arraguako tabernako positiboak familiartean kutsatu direla zehaztu du udalak

Kutsatzea senideen artean eman dela ondorioztatu du Osasun Sailak, eta beraz, bezeroei ez zaie PCR probarik egingo momentuz.

Azken datu ofizialak ezagutarazi ditu Osasun Sailak.

Lau koronabirus kasu berri atzeman dituzte Oarsoaldean

Pasaian eta Oiartzunen bina positibo berri zenbatu ditu Osasun Sailak; Lezon eta Errenteria-Oreretan, bestalde, ez da kutsatu berririk izan azken 24 orduetan.

'Zerura begira' Listorretan jarduera.

Izarretara begira jarriko dira ostiralean Listorretan

Jesus Arregi astronomoak gidatuko du saioa, eta izarrak zein konstelazioak haren eskutik hobeto ezagutzeko aukera izango da.

Eskuzko pasakako lehiaketako lehiakideetako batzuk Arraguako pilotalekuan.

Eskuzko pasakako aste honetako partidei ekin diete dagoeneko

Atzo hasi eta bihar asteazkenarekin bukatutzat emango dute aste honetako txapelketa. Arraguako pilotalekuan ikus daitezke norgehiagokak.

Gehiago