Lau koronabirus kasu berri atzeman dituzte Oarsoaldean

Pasaian eta Oiartzunen bina positibo berri zenbatu ditu Osasun Sailak; Lezon eta Errenteria-Oreretan, bestalde, ez da kutsatu berririk izan azken 24 orduetan.

Azken datu ofizialak ezagutarazi ditu Osasun Sailak. Azken datu ofizialak ezagutarazi ditu Osasun Sailak.

Osasun Sailak kaleratutako koronabirusaren inguruko txostenak dioenez, lau COVID-19 kasu positibo berri atzeman dituzte Oarsoaldean; azken orduetan, zehazki, bina kasu Oiartzunen eta Pasaian. Errenteria-Oreretan eta Lezon ez da infektatu berririk izan, datuen arabera.

Kutsatze tasari dagokionez, %24,91 da Errenteria-Oreretan, %57,97 Oiartzunen, eta %59,84 Pasaian. Lezon hutsean dago uneotan transmisio tasa.

Bertan kontsulta daiteke Osasun Sailak datuen inguruan egunero kaleratutako txostena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.