Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zortzi positibo gehiago zenbatu dituzte azken orduetan Oarsoaldean

Lau kasu atzeman dituzte Pasaian, hiru Errenteria-Oreretan, eta bakarra Lezon. Osasun larrialdi egoerari aurre egiteko neurri berriak indarrean jarri ditu Eusko Jaurlaritzak.

Kutsatzeak ekiditeko musukoaren erabilera egokian indarra jartzen ari dira agintariak. Kutsatzeak ekiditeko musukoaren erabilera egokian indarra jartzen ari dira agintariak.
Rebeka Ruiz
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2020/08/19

Koronabirusaren inguruko azken datu ofizialen arabera, zortzi pertsona gehiago koronabirusagatik kutsatu dira Oarsoaldean azken 24 orduetan. Zehazki, lau positibo berri izan dira Pasaian, hiru Errenteria-Oreretan, eta bakarra Lezon. Oiartzunen ez dute kutsatu berririk baieztatu azken egunean.

Azken zifrak kontuan hartuta, %29,89an dago batezbesteko kutsatze tasa Errenteria-Oreretan; %16,39an Lezon; %48,30ean Oiartzunen; eta %83,78an Pasaian.

Osasun larrialdi egoera deklaratu ondorengo lehen neurri murriztaileak gaur sartu dira indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Ondokoak dira ezarritzako muga berriak:

  • Hamar laguneko taldeak gehienez.
  • Tabernek eta jatetxeek 01:00etan itxi beharko dituzte ateak. Azken bezeroari arreta 00:00etan eman ahalko zaio. Horrez gain, 1,5 metroko tartea errespetatu beharko da, mahaien zein bezeroen artean, eta eserita soilik kontsumitu ahal izango da. Barran ere eserita kontsumitu beharko da eta segurtasun distantzia mantenduz.  Jatetxeetan, ezingo dira une berean hirurogei lagun baino gehiago jaten egon.
  • Hoteletako eta turismo etxeetako edukiera %60ra murriztuko da. Ezingo dira hamar pertsona baino gehiago egon buffetean, eta eserita egon beharko dute une oro.
  • Diskotekak, gaueko tabernak eta dantzalekuak, itxita.
  • Kale zurruta debekatuta.
  • Erretzeari dagokionez, debekaturik bi metroko tartea zaintzea ezinezkoa bada. Gainera, musukoa kea arnastu eta botatzeko kendu ahal izango da.
  • Garraio publikoaren gaueko ordutegia murriztuko da, eta gehienez, 01:30era arte luzatu ahal izango da. Halaber, bi orduko bidaiak baino laburragoak direnetan, ezingo da jan, baina bai edan.
  • Adinekoen egoitzetan pertsona bakarraren bisitak jaso ahal izango dituzte egoiliarrek, egunean ordubetez. Bizitzaren azken fasean daudenen kasuan, neurria arinagoa izango da. 
  • Beilatoki eta ehorzketetan gehienez 30 lagun elkartuko dira.
  • Igerileku publikoetako zein pribatuetako edukiera % 60ra murriztuko da, eta ezingo da hiru ordu baino gehiago egon.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.