Bost COVID-19 positibo zenbatu dituzte Oarsoaldean
Lezon eta Oiartzunen ez da positibo berririk izan. Errenteria-Oreretan, bere aldetik, hiru kutsatu berri atzeman dituzte, eta Pasaian, bi.
Musukoaren erabileran idarra jarri dute erakunde publikoek azkenaldian. Osasun Sailak koronabirusaren bilakaerari buruz kaleratutako txostenaren arabera, hiru kutsatu berri izan dira azken orduetan Errenteria-Oreretan, eta bi Pasaian. Lezon eta Oiartzunen ez da kasu berririk atzeman.
Batezbesteko birsorkuntza tasari dagokionez, %22,42an dago Errenteria-Oreretan; %16,39an Lezon; %48,30ean Oiartzunen; eta %89,76ean Pasaian.
