Renfeko geltokiko proiektua esleitu izanagatik «pozik» agertu da udala
2019ko martxoan Pasaiako Udalak eta Adifek Antxoko tren geltokia berritzeko sinatutako hitzarmena atzerapenarekin iritsi arren, berri «ontzat» jo du alkateak albistea.
Izaskun Gomez Pasaiako Udaleko alkatea «pozik» agertu da Adif sozietate publikoak Pasai Antxoko tren geltokia berritzeko proiektua esleitu izanagatik. Hilaren hasieran eman zuen esleipenaren berri burdinbideen enpresa publikoak, eta albistea atzerapenarekin iritsi arren, berri pozgarria iritzi dio agintariak «XXI. mendearekin bat datorren geltokia» izango baitute azkenean antxotarek.
2019ko martxoan sinatu zuten Pasaiako Udalak eta Adif enpresa publikoak Antxoko geltokia berritzeko hitzarmena. Udaletik adierazi dutenez, «gorabehera politikoek eta COVID-19ak sortutako egoerak hasierako aurreikuspenak atzeratu dituzte, baina azkenean, Espainiako Gobernuak eta Adifek hitzarmen hartan adostutakoa gauzatu ahal izan dute».