Bederatzi kutsatu atzeman dituzte azken orduetan
Azken datuek diotenez, egun bakarrean sei positibo berri izan dira Errenteria-Oreretan, bi Pasaian eta bat Oiartzunen. Lezon ez da infektaturik izan.
Eskuak oso maiz garbitzearen eta ondo desinfektatzearen garrantzia nabarmendu dute agintariek. Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioaren gaineko txostenean argitaratu duenez, bederatzi positibo berri izan dira Oarsoaldean azken 24 orduetan. Zehazki, sei kutsatu atzeman dituzte Errenteria-Oreretan, bi Pasaian eta bat Oiartzunen. Lezon ez da aldaketarik eman.
Batezbesteko birsorkuntza tasa %37,37an dago Errenteria-Oreretan, %38,64ean Oiartzunen, %89,76an Pasaian, eta %16,39an Lezon. Bertan irakur daiteke Osasun Sailaren txostena.
