Santakrutzen egoera aztertzeko bilera egingo du Jai Batzordeak
COVID-19 gaitzak eragindako osasun larrialdi egoeraren aurrean, «hartu beharreko jarrera eta jokabidea» erabakitzeko bilkura egingo du Jai Batzordeak.
2020. urteko Santakrutzak direla-eta bilerara deitu du Jai Batzordeak datorren astean. Koronabirusak sortutako osasun larrialdi egoeraren aurrean, testuingurua aztertu, eta «hartu beharreko jarrera eta jokabidea» zehaztu nahi ditu Jai Batzordeak era horretan. Bileran hartutako erabakien berri emango zaiela herritarrei gaineratu dute.