11 COVID-19 positibo Errenteria-Oreretan
11 COVID-19 positibo Errenteria-Oreretan azken orduetan Osasun Sailak jakinarazi duenez. Pasaian bakarra izan da, eta Oiartzunen eta Lezon, zero.
Atzo (hilak 25, asteartea) COVID-19agatik 11 kutsatu atzeman ziren Errenteria-Oreretan. Horietatik seik Beraungo anbulatorioa dute osasun eremu erreferentzia bezala, eta beste bostek Iztietakoa. Oarsoaldeko beste herrietan, bestalde, kasu bakarra: Pasaian (San Pedro-Trintxerpe anbulatorioko osasun eremukoa). Lezon hirugarren egunez jarraian, eta Oiartzunen bigarrenez, positiborik ez.
Gaur eman du atzoko datuen berri Osasun Sailak. Jarraipen txostena hemen klikatuta lor daiteke (PDF artxiboa da).
Txosten horretan, herriz herrikako jarraipena egiterakoan, datu esanguratsua jasota dago: herri bakoitzak azken zazpi egunetan 100.000 biztanleko duen kutsatze tasa. Datu horrek herri bakoitzeko biztanleria osoan kutsatzeek duten hedapenaren berri ematen du. Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako datuak:
- Errenteria-Orereta: 94,67.
- Pasaia: 125,67.
- Oiartzun: 38,64.
- Lezo: 32,78.
- Gipuzkoako datu orokorra: 142,22.