Sanmarkoseneko langileek ere negatibo eman dute PCR proban
Langile baten positiboaren harira egindako test guztiek negatibo eman dute beraz, langileenek eta egoiliarrenek. Egoitzak itxita jarraituko du, protokoloagatik.
Sanmarkosene zentroko langile batek COVID-19an positibo eman ondoren, bertako beste langile guztiei PCR probak egin dizkiete: denek negatibo eman dute.
Langilearen positiboaren berri izan eta berehala bertako egoiliarrei ere probak egin, eta horiek negatibo eman zuten aldi berean. Beraz, Sanmarkosene koronabirusagatik salbu dago egun.
Dena dela, protokoloa jarraituz, egoitzak itxita jarraituko du.